Correos bulegoko langileak mobilizazioekin aurrera

Txintxarri Aldizkaria 2015ko api. 15a, 21:00

Otsailean bi lanposturen murrizketa salatzeko asmoz elkarrataratzeak hasi zituzten Lasarte-Oria eta Usurbilgo Correos bulegokoko langileek. Orain mobilizazioak egiten jarraituko dutela jakitera eman dute.

Astearteetan 9:30etik 9:50era egiten duten lan uzteaz gain, asteazkenetan azokaraino manifestazioa egingo dute.

Correos Gipuzkoako langileek langile murrizketen ondorioz zerbitzuaren kalitate mailaren jaitsiera eta enpresaren kudeaketa merkantilista salatu nahi dute.

Correos Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietatean (SEPI) dagoenetik langile kopurua %25a murriztu dela eta aurten kontrataziorik egingo ez dela ere jakitera eman dute. 

Enpresak kaleratze hauek posta murrizketa edo internet edo sare sozialen erabilera dela eta egin dituela badio ere, paketeria eta erakundeen jakinarazpenekin galera hori orekatzen dela argudiatzen dute langileek. 

Gainera, zerbitzuak legea betetzen ez duela ere azpimarratzen dute, honek 5 egunetan posta banaketa egon behar baitu.