Lasarte-Oriak Ahal du taldearen sinadura bilketa eta posta bidezko botoa

Txintxarri Aldizkaria 2015eko apirilaren 13a

Larunbatean argitaratu genuen bezala, Lasarte-Oriak Ahal du taldeak 500 sinadura behar ditu hautesle-taldea maiatzaren 24eko hauteskundetara aurkeztu ahal izateko. Baina sinadura bilketarako mahaien egutegi eta ordutegiari dagokionez, okerreko informazioa eskaini genuen.

Lasarte-Oriak Ahal du taldeko kideek jakin arazi digutenez, aste osoan zehar egongo dira sinadurak biltzen Gizarte-etxea taberna ondoan duten bulegoan, goizez 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Kalean aldiz, asteazkenera arte jarriko dituzte bilketa mahaiak. Okendo plazan izan dira gaur eta bertan izango dira bihar ere 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 21:00etara, baita asteazken arratsaldean ere. Asteazken goizean, berriz, merkatuan izango dira.

Posta bidezko botoa

Bestalde, Lasarte-Oriak Ahal du taldeak maiatzaren 24ean herrian bozka eman ahal ezin duten herritarrei posta bidezko botoa egin ahal izateko aholkularitza eta laguntza eskaini nahi die.

Maiatzaren 14era arte egongo da aukera hau erabiltzeko eta interesa dutenek, Gizarte-etxea taberna ondoko bulegoan egin ahalko dituzte tramiteak, goizez 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.