LOKEko gimnastek laugarren eta hirugarren postuak lortu dituzte Donostia Torneoan

Txintxarri Aldizkaria 2015eko apirilaren 14a

Altzako kiroldegian lehiatu zuten LOKEko gimnastek, emaitza onak eskuratuz gainera. Seniorren A taldea laugarren izan zen uztailekin egindako proban. Aizpea Arroyo, Ane Loiarte, Maria Millan, Ane Ayestaan, Ainara Apeztegia eta Aizpea Arroyok osatzen dute talde hau eta fin aritu ziren etxetik gertu.

Jubenil mailan, mazekin, hirugarren izan ziren LOKEko neskak podiumeko hirugarren koskara igotzeko. Talde honetako kideak Alazne Gonzalez, Nora Fabian, Gabi Parga eta Haizea Gomez dira. Maite Rueda entrenatzailea gustura zen bere neskek burututako lanarekin eta orain apirilaren amaieran eta maiatza hasieran jokatuko diren gimnasia erritmikoko txapelketak prestatuko dituzte buru-belarri.