Udako Txokoetan izena eman daiteke

Txintxarri Aldizkaria 2015eko apirilaren 13a

Uda gerturatzen doa eta dagoeneko oporraldiak antolatzeko garaia da guraso askorentzat. Gaurtik hasita Udako Txokoetan izena emateko epea zabalik izango da.

Ohi bezala uztaila eta abuztuan goizetan Txokoetan parte hartu ahal izango dute 3 urtetik 12 urte bitarteko haurrek. 

Ordutegi arrunta 10:00etatik 13:00ak arte izango da baina lan egiten duten gurasoei erraztasunak emateko asmoz, Goiz Txoko formula erabili ahal izango dute eta goizeko 9:00etan sartu ahal izango dira haurrak. 

Matrikulazioa Ttakuneko bulegoan egin beharko da eta ordainketa egitearekin batera ziurtatuko da plaza. 

Bestalde, kanpaldi itxi batzuetan oraindik lekua dago eta hauetan izena eman nahi dutenek ere aukera dute. Kanpaldi itxien kasuan, aurrez izena emateko aukera izan dute, iazko partaideek, ikasturteko programetan parte hartzen duten haur eta gaztetxoek eta Ttakuneko bazkideek.