PSE-EE 5. edukiontzia alde agertzen da komunikabideei bidalitako oharrean. Bestalde, Bildu atez atekoaren alde dagoela eta 5. edukiontziari oztopoak besterik ez dizkiola jarri salatzen du.
Gainera, batzordeak alderdiek adostutako epeetan lan egin duela eta 2014 urtean ontziak erosi zirela ere aipatzen du, baina “arazo tekniko eta ekonomikoak direla medio ezin izan zen eremutako ezarpena egin“.
Zaballosen hitzetan 5. edukiontziaren ezarpena Bilduk 2015 urteko aurrekontuak aurrera ateratzeko gaitasun ezagatik atzeratzen ari da, beraz Eguzki eta Zero Zaborrek ez dituzte oposizioko taldeak erantzule egin beharko, Bildu baizik.