Gaztea izan arren, hainbat titulu ditu jadanik palmaresean. Euskadiko Karting txapeldun izan zen 12 urterekin kadete mailan eta Euskadiko Automobilismo federazioak urteko Kadete onena izendatu zuen gainera.
Aurten erronka zaila du aurretik, pilotu zaharragoekin lehiatuko baita. “Kategoria eta auto berria dauzkagu, txasisa handiagoa da eta zilindrada gehiago du, 125cc-koa da orain”, adierazi du Mansok.
Bi arazo dauzka, entrenatzeko zirkuitu falta eta babesle gabezia: “Inbertsio handia eskatzen duen kirola da, babesle txiki batzuei esker jotzen dugu aurrera eta Olaberria eta Güeñeseko zirkuituak ez daude egoerarik onenean”, ohartarazi du.
Egutegiko lasterketak: La Rocan (Kantabria) maiatzaren 3an, ekainaren 7an eta urriaren 11n; Villarcayon apirilaren 19an, ekainaren 19an eta irailaren 27an.