Ohiko udalbatzarra

Txintxarri Aldizkaria 2015eko apirilaren 14a

Lasarte-Oriako ohiko udalbatzarra gaur, hilaren 14an, arratsaldeko 18:30ean.

Hainbat gai eztabaidatuko dira honetan. Batetik, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak helarazitako txostena ikusirik, lanpostuen zerrendan agertzen diren lanpostu batzuei hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data aldatzeko Batzordeburuaren proposamena; bestetik Lasarte-Oriako Udaleko Erregelamendu Organikoaren onarpena eta aktibitate, ondasun eta interesen aitorpenerako ereduen onarpena eta Udala Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzan onartzeko eskaera ere jarriko du mahai gainean alkatetzak.

Alderdiek aurkeztutako hiru mozio ere aztertuko dira, “Beterri” eskualdeko garapen agentzia” EAJ-k aurkeztua, PSE-EEren “Lasarte-Oriako Zahar-egoitzaren egoera”-ri buruzko mozioa eta Bildu taldearen eskutik,  “Jaularitzak bultzatu duen Udal Lege egitasmoaren aurrean” mozioa.

Alderdien galdera eta erreguen txandaren ostean, herritarrek euren ekarpenak egiteko aukera izango dute.