Lapurretak eta iruzurrak ekiditeko hitzaldia

Txintxarri Aldizkaria 2015eko apirilaren 12a

Apirilaren 23an, arratsaldeko 17:30etik aurrera, Ertzaintzak pertsona adinduek lapurreta eta iruzurrak ekiditeko hainbat aholku eskainiko dizkie Biyak Bat erretiratuen elkartean.

Elkarteko zuzendaritzak jakitera eman duenez, plaza mugatuak izango dira. Honetara 50 pertsona bakarrik joan daitezke.