Herriko EHBilduk aurreko legegintzaldiko balorazioa, aurrera begirako erronkak definitu, hauteskundeetarako programa egin eta alkategai eta zinegotzigaiak aukeratzeko egindako parte hartze prozesuari amaiera eman zion martxoaren 26an Trinketean ospatutako plaza irekian.
Oraingoan Maiatzaren 24rako hauteskunde kanpainaren prestaketari ekingo dio Lasarte-Oriako alderdiak.
Lanketa fase honetan ere herritarren parte hartzea nahi dutela jakitera eman dute eta horregatik astelehenean, apirilak 13, kultur etxeko hitzaldi aretoan 18:30ean burutuko den kanpaina prestaketa saiorako gonbita luzatzen diete bertaratu nahi duten herritar guztiei.