Baztanera irteera

Txintxarri Aldizkaria 2015eko apirilaren 11

Biyak Bat erretiratuen elkarteak Baztan aldera irteera antolatu du apirilaren 29rako.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez goizeko 9:00etan Lasarte-Oriatik atera eta Arizkunen dagoen Santxotena Museoa bisitatuko dute. Bertan bazkaldu eta bazkal ostean, superbingoa eta dantzaldia izango dira.

Elkarteko bazkideek 35 euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnek, aldiz, 40 euro.

Izena ematea elkarteko bulegoan egingo da, goizetan 10:30etik 12:30era.

Biyak Bat elkarteak herritarrak animatu nahi ditu irteera honetan parte hartzera.