Also tabernako dardo jokalariak Espainiako onenen artean

Txintxarri Aldizkaria 2015eko apirilaren 4a

Lasarte-Oriako bost gaztek parte hartu zuten joan den asteburuan Espainiako dardo txapelketan. Ekitaldia Benidormen jokatu da eta lasarteoriatarrek amateur eta master mailan jokatu zuten ALSO tabernako kide moduan.

Batetik, Alain Martinek zilarrezko domina ekarri du etxera bakarkako modalitatean parte-hartuta, Yeray Macias bederatzigarren izan zen eta Ruben Manzanares 17. postuan sailkatu zen. Gainera, Jorge Cid gorengo mailan bosagarren izan zen.

Taldekako modalitatean podiumeko kosken ateetan geratu ziren ALSO taldeko kideak bosgarren postuan sailkatuz, sentsazio gasi-gozoarekin geratu dira beraz taldeko kideak, aukera bikaina galdu dutela iruditu baitzaie estatuko titulua bereganatzeko eta Munduko Kopara sailkatu ahal izateko. Datorren urtean gehiago prestatuko dutela adierazi eta gogoz beterik itzuliko direla diote jokalariek.