Ostegun Santuan, apirilaren 2an, meza ospatu zen herriko hiru elizetan. Brijitarren komentuan elebitan egin zen, San Pedro elizan gazteleraz eta Arantzazuko elizan euskaraz. Komentuan ere, Ordu Santuko otoitza egin zuten fededunek gauez.
Kalbario bideak, Gurutze Bideak edo Via Crucis izenez ezagutuak diren bideak egindituzte gaur, Ostiral Santuan, Kristoren gurutzera eraman zuen bideko etapa bakoitzean otoitz eginez eta geldialdi bakoitzeko ibilaldi tartea kantuz girotuz.
Goiztiarrenak San Pedro parrokiko lagunak izan dira. Jende mordoa bildu da eliza aurrean goizean goiz, giro eguzkitsu eta freskoarekin Sausta baserri ondoko aldare txikira bidea egiteko Xabier Andonegi apaizak gidatuta. Behin Sausta aurreko aldarera iritsita, azken irakurketa egin eta “Gure aita” batekin amaitu dute Via Crucis-a.
Arantzazuko Amako Parrokiako eliztarrek, berriz, Azkortera egin dute bidea, beranduxeago abiatu dira hauek, goizeko 10:00etan hasita. Eguraldi zoragarria lagun, tipi-tapa osatu dute Azkorteko baselizarako bidea Juan Luis Murua apaizak gidatuta. Brijitarren komentuan, azkenik, 11:00etan egin dute Gurutze bidea kaperan bertan.
Baina ez dira hor bukatuko Aste Santuko ospakizunak. Bihar iluntzean Pazko Gaubela ospatuko dute Brijidetan 19:00etan hasita eta gauean, aldiz, 21:00etatik aurrera San Pedro elizan.
Pazko igandean berriz, eguerdiko meza nagusian, Jesusen berpizkundeagatik egingo dute otoitz.