Peru Murgiondo Euskadiko infantil selekzioarekin izango da Cadizen

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mar. 19a, 14:58

Peru Murgiondo 12 urteko lasarteoriatarra Euskadiko infantil selekzioak deitu du. Easo eta Axular Lizeoan jokatzen du saskibaloira herritar gazteak.

Euskadiko mini selekziotik deitu diote Aste Santuan Cadizen egingo den Espainiako txapelketan parte hartzeko. Azken hilabetean entrenamendu asko egin dituzte eta buru-belarri prestatu dute txapelketa.