Durango bigarren sailkatuaren aurkako derbyaren faltan, jokatutako 21 neurketetatik 20 irabazi dituzte Fran Puertasen mutilek.
Koadrila serioa da, entrenamendu bakoitzean guztia ematen duena eta errugbiaren ideia jakin bat zelaian islatzen saiatzen dena gainera, beheko kategoria hauetan erraza ez den gauza.
Morrosko koadrila honetan uneren batean jokatu duten lasarteoriatarrak, honakoak: David Vega, Imanol Galarraga, Ander Rekondo, Xabier Rekondo, Xabi Prieto, Unai Urruzola, Ibai Mitxelena eta Julen Aristorena; bigarren taldean Aimar Mitxelena eta Andoni Amonarriz eta entrenatzen Oihan Kortxero ta Julen Fernandino ere aritu dira.
Orain, apirilean hasiko den igoera fasera zuzenduta dauzkate indar eta pentsamendu guztiak eta atseden hartzen saiatuko dira hitzordua ailegatu bitartean.
Babyautoko jokalariek jakin badakite Ohorezko mailara igotzea helburu zaila dela, baina ia ezinezkoak diren gauzak lanaren bitartez lor daitezkeela erakutsi dute aurretik ere, beraz, ez dute etsiko, eta gogor saiatuko dira balentria lortzen.