Emakumea eta bere kezkak

Txintxarri Aldizkaria 2015eko martxoaren 18a

Irakurle Txokoko lagunak atzo Danele Sarriugarte idazlearekin solasean egon ziren giro ederrean. Idazle honen lehen liburua 'Erraiak' izan dute irakurgai eta idazlearekin haien iritzia partekatu zuten.

Liburuak bikote baten harremanaren haustura eta emakumearen ikuspuntutik, honek sortzen dituen kezkak, zalantzak, etb. aurkezten ditu. 

Hori dela eta, irakurle txokoko lagunek besteak beste, emakumearen gaur egungo egoera, amatasuna, harremanak, matxismoa eta feminismoa jorratu zituzten Uxue Alberdi eta Danele Sarriugarteren laguntzaz.