Euskal Herria eraikitzeko bide berria abian jarri nahi du EHBilduk. Herritarrei berri emateko '100 mila kafe' ekimena jarri du martxan, Lasarte-Orian atzo izan zen aukera.
Pello Urizar eta Xabier Isasi legebiltzarkideekin batera mahai inguru ederra izan zuten Villa Mirentxu egoitzara hurbildu ziren herritarrek.
Ixiar Arteaga irrati esatariak gidatu zuen ekitaldian bide berri honen zergatia, Eskozia edo Kataluniaren ereduak, Euskal Estatuak nazioartean izan behar duen lekua edo prozesu irekia izatea izan ziren jorratu ziren gaietako batzuk.
Gai-jartzaileak egindako galderez gain, Villa Mirentxu egoitzan bildu ziren herritarrek haien ekarpenak eta galderak egin ahal izan zizkieten ere solasaldian zehar.
Gainera, solasaldi osoko hitz esanguratsuena apuntatzeko proposamena ere egin zien Arteagak eta amaieran jakitera eman zuten guztiek.