Aterpearen Pintxo-Korrika

Txintxarri Aldizkaria 2015eko martxoaren 18a

Aterpea Lasarte-Oriako merkatari eta ostalarien elkarteak bat egin nahi izan du 19. Korrikarekin.

Villa Mirentxun atzo egindako agerraldian, Aterpeako kideek AEKri eskerrak eman zizkioten halako ekimena antolatzen jarraitzeagatik.

Bide batez, Ramon Ormazabale Aterpeako lehendakariak, azpimarratu zuen herriko komertzioetan euskara erabiltzea ere euren ardura badela.

Hau dela eta, elkarteak kilometro bat erosi du eta bazkide diren guztiei gonbita luzatu die Aterpeako kamiseta soinean, euskararen alde korrika egiteko.

Bestalde, Aterpearen baitan dauden 6 tabernek; Arkupe, Galiza, Abend, Buenetxea, Yolanda eta Araeta, pintxo berezia izango dute salgai igande goizean. 

1,20 eurotan tanberna bakoitzak bere erara prestatutako arrautza betea jarriko du bezeroen eskura. Aterpeatik, herritarrak ekimen honetan parte hartzera animatzen dituzte. Olatz Urdanpilletak Muntteri AEK-ko arduradunak, Aterpeako kideei eskertu zien Korrikari adierazitako atxikimendua. “Azpimarratuko nuke urtean zehar herrian burutzen duzuen lana herriko merkataritza dinamizatzeko eta eskertzekoa da bide batez zuetako askok, bezeroei harrera euskaraz egiteko egiten duzuem ahalegina”.