Gitarraren bilakaera Brigitarren komentuan

Txintxarri Aldizkaria 2015eko martxoaren 14a

Gitarra izan zen nagusi Brigitarren komentuan. Danok Kide elkarteak antolatutako X. Musika Topaketetan 'Francisco Escudero' kontserbatorioko gitarra ikasleen trebeziaz gozatzeko aukera izan zen.

Eguzki Aginagalde, Ilazki Aginagalde, Paul Urtiaga, Iñigo Caballero, Cristina Borda, Marcin Kawka, Paula Brotons, Nuria Culla eta Iosune Marin gitarra-jole gazteak bakarka, binaka, hirukote edo laukote moduan kontzertu paregabea eskaini zuten.

Nazioarteko, zein Estatuko autore klasikoetatik, Haendel, Schubert edo H. Villalobos, gaur egungo musikagileetara instrumentuaren etapa ezberdinetan idatzitako lanak en-tzun ahal izan ziren. Hala nola, XVI. eta XVII. mendeko laute eta bihuela sokazko instrumentuentzat egindako obrak.

Honetaz gain, Xabier Lasa irakasleak menderik mende instrumentuak izan duen bilakaera azaldu zuen, baita jotzen ziren obren testuingurua ere.