Lasarte-Oriako XXVII. Squash txapelketan izena emateko epea zabalik

Txintxarri Aldizkaria 2015eko martxoaren 14a

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak hogeita zazpigarren Squash txapelketa soziala antolatu du. Txapelketa 2015eko apirilaren 7an hasiko da eta ekainera arte garatuko da.

Parte hartzeko asmoa dutenek martxoaren 27a arteko epea dute Kiroldegiko kafetegian izena emateko. Parte-hartzeko gutxieneko adina 14 urtekoa da eta inskripzioaren prezioa 10 eurokoa da Buruntzaldeko bazkideentzat. Azken xehetasunak lotzeko martxoaren 31n bilera informatiboa egingo da parte-hartzaile guztiekin Kiroldegian.

Iazko txapelketan 19 lagunek hartu zuten parte eta garailea Kinin Calvo izan zen, Iker Cañedo mendean hartuta. Hirugarren eta laugarren posturako partida Iñaki Garcia iduela bi urteko txapeldunak eta Xabi Amianok jokatu zuten.