Ibon Fernandez Iradiren egoera zein den ezagutzeko zabaltzeko kanpaina

Txintxarri Aldizkaria 2015eko martxoaren 13a

Ibon Fernandez Iradi presoaren lagunek eta Sarek presoaren egoeraren ingurua informazio eta sentsibilizazio kanpaina bat jarri dute martxan.

Martxoaren 28an bista berri bat izango da Ibon Fernandez Iradi herriko presoaren inguruan. “Ibon kartzelatik ateratzeko aukera berri bat izango da hau” aipatu dute Ibonen Lagunak eta Sarek zabaldutako oharran. 

 

Lannemezango kartzelan dago gaur egun Fernandez Iradi presoa eta esklerosi  anizkoitza du. “Esklerosi mota horrek gero eta okerragora egiteko eta gaixoa gero eta ezinduagoa uzteko joera du”. 

Epaileak urrian jakitera eman zuenez, Ibon Fernandez Iradi herriko presoak martxorarte behintzat espetxean egon beharko zuela. Beste mediku azterketa bat eskatu zuen orduan honen osasun egoeraz sakontzeko. Bi medikuk landuko zuten txosten hori eta otsailaren 27an aurkeztu behar zuten informea.

Oihu Anizkoitza bideoa

“Bista berria dela eta informazio eta sentsibilizazio kanpainatxo bat egiten ari gara. Gure tresna nagusia Ibonen lagun eta senideek grabatu zuten Oihu Anizkoitza bideoa da”. 

Hau youtuben aurki daiteke eta Interneten moldatzen ez direnentzat, DVD formatoan ere eskuratu daitekeela adierazi dute. 

sare.lasarte@gmail.com helbidean jarri dute taldeko kideekin harremanetan jartzeko, bai dokumentala ikusteko saioak antolatzeko baita dokumentala eskuratzeko ere.