Manipulatzaile ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2015eko martxoaren 13a

Elkolab enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuarekin elkarlanean, janari-manipulatzaile ikastaro berri bat emango du. Ostalaritzako sektoreari dago zuzendua, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak eskatzen duen autokontrolaren ingurukoak izango dira edukiak.

Ikastaroa martxoaren 31an emango da Osasun Zentroko bigarren solairuko erabilera anitzeko aretoan, 16:00etatik 20:00era. 

Prezioa 45eurotako da pertsonako, eta langabetuentzako prezio berezia da, 35 euro. 

Informazio gehiago jaso edo izena emateko, bi telefono jarri dituzte herritarren eskura, OMIC 943 361 605 edo Elkolab 943 533 303.