Euskal Herrian 9.100 bidoi eta 45.500 litro saldu dituzte, iaz baino %50 gehiago. Aurten 50 herritan egin du eskaintza Errigorak. iaz 30etan izan ziren Nafarroa hegoaldeko olioa eskatzeko aukera.
“Denbora gutxian Errigoraren sarea nabarmen sendotu da, baita Lasarte-Orian ere. Aurten gainera eskaerak online egiteko aukera zabaldu dugu eta bide horretatik 1.000 eskaera jaso ditugu, dena den, eskaera gehienak Errigoraren sarekide eta lagunek herriz herri egindako lanaren emaitza dira. Ahoz aho eta eskutik eskura”, adierazi dute Errigorako kideek.
Aurrera begira, Errigoraren erronka “kontsumo ohituren aldaketan sakontzea” eta jende gehiagorengana heltzea da. Maiatzean kontserba loteak eskainiko dituztela jakinarazi dute, euskara eskutik eskura zabaltzen jarraitzeko.