Espetxean jarraituko du Santi Arrozpidek, Auzitegi Gorenaren aginduz

Txintxarri Aldizkaria 2015eko martxoaren 10a

Fiskalaren errekurtsoa onartu egin du Gorenak. Santi Arrozpide herritarra ez dute aske utziko eta Alberto Plazaola espetxeratzeko agindu du. Europako zuzentarau bati jarraiki Auzitegi Nazionalak lasarteoriatarrari aplikatutako askatasuna ezerezean utzi du Gorenak.

Gaur bertan hartu dute erabakia Auzitegi Goreneko Zigor Aretoko bost magistratuk. Gehiengoak Arrozpide eta Plazaola kartzelaratzearen alde egin du, nahiz eta boto partikular bat ere izan den EFE agentziak jakinarazi duenez, Joaquín Giménez epailearena hain zuzen.

Beraz, Espainiako auzitegiek ez dituzte kontutan hartu Arrozpide eta Plazaolak Frantziako espetxeetan egindako urteak, zentzu horretan Europak ezarritako zuzentarauari entzungor eginez. Erabakia ez da publiko egingo Auzitegi Nazionalari jakinarazpena iristen zaion arte.