Bi porrot eta berdinketa bat herriko areto-futbol taldeentzat

Txintxarri Aldizkaria 2015eko martxoaren 10a

Ez da asteburu xamurra izan Lasarte-Oriako ISU Leihoak, Ostadar Antonio Aroztegia eta Ostadar Cecilia Fruta Denda Kebab Lasarterentzat

Ostadar Antonio Aroztegiak errepaso handia jaso zuen Egintza CD Villabonako taldearen aurka. Lourdes Murilloren mutilek 2-9 galdu zuten III. Nazionaleko gipuzkoarren arteko derbian. 

Partiduaren lehen minutuetan etxekoak izan ziren nagusi, baina kontraeraso batean 0-1eko jaso zuten urdin-beltzek. Golak ez zituen kikildu eta hiruzpalau aukera garbi izan zituzten banakoa sartzeko. Lehen zatia halaxe amaitu zen, Ostadar 0-1 markagailuan atzetik zela. Bigarren zatiaren lehen erdian Dani Vidaurretak eta Aitor Lertxundik sartutako golek zaleen ilusioa piztuarazi bazuten ere, Egintza gehiago izan zen eta atezain-jokalari sistemak ez zuen fruiturik eman. Azkenean 2-9, zigor handia osatu zuten partidu serioarentzat.

ISUk 9-3 galdu zuen Oiartzunen aurka Gipuzkoako maila nagusian eta probintziako III. mailan Ostadarrek bina berdindu zuen Muxarraren aurka.