Valentzia izan zuten aurkari eta Beltzakeko jokalariak bigarren zatian atera ziren, taldeari arnasa emateko. Bigarren zatia lehiatuagoa izan zen eta herriko bi mutilen lana erabakigarria izan zen Euskal selekzioak Valentziakoa 26-22 mendean hartzeko. Partida honekin beste aurrerapauso bat eman dute Beltzak taldeko bi mutilek eta Lasarte-Oriako harrobia egoera onean dagoela baieztatzen du bi jokalarien jardun onak.
Bestalde, euren taldeak, Babyauto Zarautz Beltzakek hain zuzen, igoera faserako txartela lortu du jadanik matematikoki. Ohorezko B mailako lidertzan sendo ageri dira eta helburua Espainiako maila nagusira urratsa ematea izango da.