2015eko denboraldia hasi dute Ostadar SKTko zikloturistek

Txintxarri Aldizkaria 2015eko martxoaren 8a

Joan den astean Zumaiara egindako irteerarekin eman zitzaion hasiera 2015eko denboraldiari. Martxotik hasita urriaren amaierara arte 31 irteera egingo ditu Ostadarren zikloturismo taldeak.

Asteburu honetan Lizartzara joan ziren, 54 kilometro eginez. Datorren astean Getariara egingo dute 55km-ko irteera. Gainontzeko irteerak hauek izango dira: martxoaren 22an Amezketara 60km, 29an Elgorriagara 75km; apirilaren 5ean Zaldibiara 74km, 12an Iraetara 68km, 19an Guadalupera 62km, 26an Ziburura 85km; maiatzaren 3an Ormaiztegira 85km, 10ean Zerainera 90km, 17an Mandubiara 90km, 24an Ibardinera 100km, 31n Gabiriara 95km; ekainaren 7an Debara 90km, 14an Zegamara 100km, 21ean Ondarroara 115km, 28an Bedaiora 68km; uztailaren 5ean Lizarrustira 100km, 12an Arriaranera 90km, 19an Larraitzera 80km , 26an Bianditzera 64km; irailaren 2an Itsasondora 62km, 9an San Martzialera 68km,16an Berastegira 60km, 23an Orexara 62km, 30ean Leaburura 52km; urriaren 7an Irungo Olaberriara 64km, 14an Aiara 55km, 21ean Zumaiara 62km eta 28an Faro de la Platara 45km.

Igande goizetan egiten dute hitzordua, jubilatuen egoitza parean. Martxoan 9:00etan; apirila, iraila eta urrian 8:30ean eta gainontzeko hilabeteetan 8:00etan.