Familian Cookie-ak egiten ikasteko aukera

Txintxarri Aldizkaria 2015eko martxoaren 8a

Solaskide eta Amaraun klubak Gabonetan egindako talo ikastaroak izandako harrera ona ikusita, elkarrekin antolatu dute sukaldean aritzeko beste ikastaro bat. Kasu honetan Cookie-ak egiten ikasiko dute parte hartzaileek Leire Iartzaren gidaritzapean.

Hasiera batean bi saio egongo dira aukeran gaileta goxo hauek nola egiten diren ikasteko, martxoaren 23an, astelehena, 18:00etatik 20:00tarako ordutegian edo martxoaren 28an, larunbata, 11:00tik 13:00ra. 

Aurrez honetan izena eman beharko da Ttakuneko bulegotik pasata, aisia@ttakun.com edo solaskide@ttakun.com helbidetara idatzi edota 943 37 14 48 telefonora deituta. Solaskideak bakarrik etorri daitezke eta familiak, heldu eta haur batez osatutako bikoteak izan beharko dute. Hau da, haurrak ezingo dira bakarrik joan.