Kontu emateak eta hainbat mozio

Txintxarri Aldizkaria 2015eko martxoaren 10a

Bihar arratsaldean, 18:30etatik aurrera, ohiko Udalbatzarra egingo da Udaletxeko batzar-aretoan.

Honetan hainbat kontu emate, eskaera eta mozio izango dira hizpide. 2015. urtean egin diren kreditu aldaketen berri emango da, baita 2014. urtean udal kontuhartzaileak bideratu dituen erreparoak ere. 

PSE-EEk batzar informatiboetako kide berrien berri emango du eta bi mozio aurkeztuko ditu, bata Correoseko langile murrizketaren aurkakoa eta bestea Aterpea merkataritza elkarteari lokala lagatzekoa.

Lasarte-Oriako Podemos-Ahal Dugu alderdiak ere mozio bat aurkezteko aukera izango du, Kutxabanki Oria auzoan kutxazain bat jartzeko eskatuz.

Udal Gobernuko kideek bestalde, aldaketa eskaerak egingo ditu, hala nola Atsobakar egoitzaren kudeaketa eskualdatzeari buruzko hitzarmenaren aldaketa edo hiru lanposturen hizkuntza-eskakizun eta derrigortasun-datena.

Honetaz gain, Udal langileen hizkuntzazko prestakuntza arautzen duen ordenantzaren puntu bat moldatzea ere aztertuko da.