Honetaz gain, lehengo eta gaur egungo bertsolaritzari buruz ere mintzatu zen Labaka.
Honekin lotuta, doinuak nola aldatu diren ere hitz egin zuen.
Bertso-korrika
Muntteri-AEK-ko arduradunek azaldu digutenez, saio hauek martxoaren 13an egingo den Bertso-Korrikaren aurrekari dira.
Ane Labaka, Asier Azpiroz eta Unai Mendizabalek abestuko dute ekimen honetan. Gai-jartzaile lanetan Amaia Agirre izango da.