Gure Esku Dago sarea osatzen

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mar. 7a, 18:00
None
Koloretako oihalak izan dira gaur Lasarte-Oriako kaleetan barrena. Kalejira alaian erabakitzeko eskubidearen aldeko oihalak tutore, zein saretuen eskuetan izan dira.

Lasarte-Oriako hainbat herritarrek Gure Esku Dago ekimenarekin bat egin eta erabakitzeko eskubidearen aldeko oihala jaso eta kalejira ederra egin dute gaur. 

Lehenik, guztiak Andatza plazan bildu eta oihal zatiak banatu dituzte. Ostean, musika eta txistularien laguntzaz, herriko kaleak koloreztatu eta alaitu dituzte.

Lehen geldialdia Isla plazan egin dute. Honetan, antolatzaileek oihal koloredun bat atera eta oihal zatiak marraztera eta 'Jende zoriontsua herri libre batean' leloa idaztera gonbidatu dituzte herritarrak. Hauek ederki erantzun dute eta Lasarte-Orian artista ugari dagoela erakutsi dute margo, esprai eta errotulagailuekin oihala apainduz.

Jarraian, kalejira Okendora hurbildu da eta bertan apaindutako oihal zatiak zintzilikatu dituzte.

Oihala ehuntzen

Lasarte-Oriako Gure Esku Dago ekimenak gaur burutu duen kalejira, apirilaren 25ean egingo den ekintzaren aurrekaria dugu. Egun honetan oihal guztiak josiko dituzte, oihal handi eta bakarra bat osatuz. Horretarako, 75 tutore eta 1.500 saretu lortu nahi ditu ekimenak. Egun, 45 tutore eta 900 herritar inguru ari dira ekimenean parte hartzen.

Hori dela eta, Gure Esku Dago ekimenak, tutore edo saretu bezala, erabakitzearen alde ehuntzen ari den sarean parte izatera gonbidatu nahi ditu herritarrak.

Gaurko oihal-martxako argazkiak.