Guztiak oso pozik geratu dira ikastaroak emandakoarekin eta bi irakasleak prest azaldu dira doan irteera ba-tzuk egiteko bertan parte hartu dutenekin edota dagoeneko ipar martxa praktikatzen duten herritarrekin.
Bi hezitzaileek esan dutenez, prest daude astean bi egunetan irteera hauek modu informalean eta lagun artean egiteko. Horregatik da garrantzitsua aurrez ikastaroetan aritutakoak izatea, ez dira eta ikastaro moduko saioak izango, baizik eta elkarrekin kirol hau praktikatzekoak. Rosarekin astelehenetan 19:15etatik-20:15etara egin ahal izango dira paseo hauek eta Begoñarekin berriz, ostiraletan 17:45etik-18:45erako ordutegian. Hauetan parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharko. Hitzordua, egun hauetan Hipodromo zubian izango da bertaratu nahi dutenentzat. Horretaz gain, hilean behin Lasarte-Oria inguruan irteerak antolatzeko asmoarekin hiru hitzordu aurreikusten dituztela jakitera eman dute; martxoaren 21ean, apirilaren 25ean eta maiatzaren 16an.
Bi orduko iraupena izango dute irteerek eta 10:00etan Okendo plazatik abiatuko dira.