Hemendik aurrera, azken nobedadeak e-liburutegia bitartez maileguan eskatu ahal izango dira. Liburuak liburuklik.euskadi.net orrialdearen bidez eskatu daitezke. Lehendabizi nobedadeak agertzen dira, lehen orrialdean. Dena den, generoka, egileka, gaika edota editorialka ere bilatu daitezke liburuak. Haur eta helduentzako liburuak daude jadanik, gehienak gazteleraz daude, 4.500 inguru eta euskarazkoak ia 400 dira.
E-liburutegiak e-reader, andorid, Ios edota PCetarako balio du. E-liburutegiaren zerbitzuez gozatzeko beharrezkoa da tabletek, liburu elektronikoek edota ordenagailuek Adobe Reader programa jaitsita izan dezaten. Behin Adobe Reader eskuratuta, liburuklik.euskadi.net gunean erregistratu beharko dute herritarrek erabiltzaile eta pasahitz bat sortuz.