Ez zen nolanahiko partidua izan, Irribarriak Aspe enpresarekin debuta egingo baitu martxoaren 22an. Iribarria aurreko koadroetan nagusi izan zen eta atzelarien arteko borrokan Arratibel Erostarbe baino dezente hobeto aritu zen.
Bestalde, Aritz Solano Intza KEko pilotariak eta Julen Loitegi urnietarrak I. Mailako Gipuzkoako senior txapelketako finala jokatuko dute martxoaren 8an, igandean, Mundarro eta Behar Zana bigarren finalaurrekoko garailearen aurka. Solano eta Loitegi zuzenean sailkatu dira finalera ligaxkan lehen postua eskuratuta.
Intza KEk harrobian egiten duen lana fruituak ematen ari da seniorretan. Axier Arteaga ezker-paretan eta Mikel Landa eta Aritz Solano trinketean, Gipuzkoako selekzioak deitu ditu GRAVNI txapelketan parte-hartzeko. Parean izango dituzte Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko pilotariak.