Harrera beroa izan zuen Itsasoaren emazteak ikuskizunak

Txintxarri Aldizkaria 2015eko otsailaren 28a

Hika teatroa eta Oinkari dantza taldearen "Itsasoaren emazteak" ikuskizunaz gozatu zuten herritar askok. Itsasoko jendearen bizimodura hurbildu ahal izan ziren ikusleak, dantza, musika eta antzerkia uztartzen dituen lanaren bitartez.

Manuel Lekuona ia bete egin zen Oinkari eta Hika teatroaren azken ikuskizunaz gozatzeko. "Itsasoaren emazteak" lanak kostako emakumeen istorioetara hurbildu zituen ikusleak. Arrantzaleen emazteak baino, itsasoaren emazteak dira emakume hauek, izan ere, euren bizitza eta eguneroko bizipen guztiak, itsasoari estuki lotuta daude. 

Kontakizun honetan dantza da protagonista. Eta hain zuzen, koreografia ikusgarri hauek osatzeko lanetan Maider Oiartzabal herritarrak parte hartu zuen. 

Euskal dantza tradizionalak oinarri hartuta, dantza garaikidera moldaketa egiten lagundu zion Oinkari Villabonako taldeari. Oiartzabalek Kukuka dantza eta antzerki eskolan urteak daramatza dantza garaikidea erakusten.