Andaluzia eguna ospatzeko egitarau zabala prestatu du astebururako Semblante Andaluz elkarteak. Bart egin zuten lehenengo ekimena. Ohi bezala, elkarteak zuzendaritza berria aurkeztu zuen eta urte betez Jose Mari Mellado bazkidea izango da lehendakari. Melladok gurasoen bazkidetza hartu zuen duela sein bat urte eta pozik azaltzen zen bazkideek beregan azaldutako konfidantzarekin. Jose Vicente Perez aurreko lehendakariak eman zizkion elkarteko giltzak. Jarraian Zambrak dantza bat eskaini zuen festa giroan murgiltzeko.
Kargu aldaketa egin ostean, bertara gonbidatutako ordezkari politikoekin brindisa egin zuten. Egun Udalean dauden alderdietako ordezkaritza zabala izan zen bertan, PP kenduta beste guztiena. Hauekin batera, Foru Aldundiko Migrazio eta Aniztasuneko zuzendaria den Itziar Pildain egon zen.
Brindisak jairako tartea zabaldu zuen eta giro ederraz gozatu ahal izan zuten elkarteko bazkideek.
Gaur musika eta dantza emanaldiak
Gaurkoan, 17:00etatik aurrera dantzari taldeen emanaldiez gozatu ahal izango da; Gitanillos del Alba, Duende Flamenco, Azabache eta Zambra. Jarraian 18:00etan, Semblante Rociero eta Merche Montesen emanaldiak izango dira eta 19:30ean, Petri Fuentes flamenko kantaria eta Paco Carrionenak.