Martxoaren 4ko ikastaro hori ostalaritzako sektoreari dago zuzendua, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak eskatzen duen autokontrolaren ingurukoak izango dira edukiak. Informazio gehiago eskuratu edo izena-emateko, bi telefono jarri dituzte herritarren eskura: 943 53 33 03 (Elkolab) eta 943 36 16 05 (KIUB/OMIC).