Hainbat herritar hurbildu ziren komentura, Arimazek eskaini zuen kontzertuaz gozatzera. Itziar Lujanbiok oboea jo zuen eta Arantza Etxabe sopranoak ahotsa jarri, Kepa Martinez de Albenizen zuzendaritzapean.
Egitaraua bi zati desberdinetan banatu zuten musikariek. Lehenengoan Henry Purcell konpositorearen hainbat pieza jo zituzten: 'Music for a while' eta 'Suite Abdelazer' bezalako hainbat.
Bigarrenean berriz, J.D. Heinischen eta J.S. Bach konpositoreen obrak interpretatu zituzten.