Sorospen ikastaroa martxoan Usurbilen, DYAk antolatuta

Txintxarri Aldizkaria 2015eko otsailaren 16a

Martxoaren 2tik 6ra bitartean, istripuen aurreikuspenaren eta haurtzaroko sorospenaren inguruko ikastaroa antolatu du DYAk. Aurrez aipatutako lau egun horietan zehar egingo dute, Usurbilgo DYAren delegazioan (Muna-Lurra, 26).

Interesa dutenek 943 46 46 22 telefonora hots egin beharko dute plaza erreserbatzeko.