Bihar Maribel Vaquero Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko presidenteak bakea eta bizikidetza izango ditu hizpide. Ostegunean beriz, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak industria eta enpleguari buruz hitz egingo du. EAJk prestatutako bi hitzaldiak Villa Mirentxun egingo dira, arratsaldeko 19:30ean.