Senior taldeak 42-10 irabazi zion Burgoseko Aparejadores taldeari, Zarauzko Asti zelaian. Garaipen horri esker matematikoki eskuratu du Ohorezko A mailara igotzeko playoffak jokatzeko txartela.
Indartsu zelairatu zen Aparejadores, 9. minutuan entsegua eginez. Hala ere, Babyauto Zarautzeko jokalariak ez ziren kikildu: joko azkarra egin zuten hegaletatik, eta melearen boterea baliatuz 23-10eko markagailuarekin joan ziren atsedenaldira.
Aldageletatik bueltarakoan aldea are gehiago handitu zuen etxeko taldeak, 42-10 irabaziz Burgoseko Aparejadores taldeari. Unai Urruzola, Xabier Rekondo eta David Vega izan ziren partidu hori jokatu zuten herritarrak.
16 eta 18 urtez azpiko taldeek ere azpimarratzeko bi garaipen erdietsi dituzte asteburuan. Gainera, kanpoko taldeak puntu bakar bat lortu gabe itzuli dira etxera.
16 urtez azpikoek 59-0 irabazi zioten Gernikari, eta 68-0 18 urtez azpikoek, Gernikaren aurka baita ere. Hiru partida eta hiru garaipen: balantze ezin hobea Babyauto Zarau-tzen errugbi taldeentzat.