Larunbatean ipuin, komiki eta marrazki bizidunetako pertsonaiak izan ziren nagusi. Herriko talde ezberdinek euren mozorroak erakutsi zituzten Okendoko karpan eta arratsaldean, desfilean ateratzera ere animatu ziren. Igandean berriz, Euskal Inauterien txanda izan zen. Aurtengoan hainbat aldaketa medio, goizean erakusketa eta tailer ezberdinez gozatzeko aukera izan da eta arratsaldean egin da herriko kaleetatik dantza. Festari amaiera emateko, gurean tradizio bihurtu den hartza erre da Okendon herritar askoren begiradapean. Horrela agur esan zaio hiru eguneko festari.
Larunbateko argazki-bilduma, igandeko Euskal Inauterien argazki-albuma eta bideoteka egin ditugu.
Zuen argazkiak gurekin elkarbanatzeko, Twitter bidez @txintxarrieus-era bidali edo txintxarri@txintxarri.info helbide elektronikora.