Euriak ez du ipuina zapuztu

Txintxarri Aldizkaria 2015ko ots. 14a, 21:00
None
Euria goian behean ari bada ere arratsalde osoan zehar, herriko konpartsa eta elkarteek eguraldi txarrari desafio eginez desfile koloretsua egin dute Lasarte-Oriako kaleetan zehar.

Gazte Klubak antolatutako super bingoan partidatxo bat jokatu eta Zabaletako auzokoek prestatutako txokolate bero goxoa jan ostean, desfilean atera dira herriko hainbat elkarte eta konpartsa. Eguraldiak lagundu ez badu arren, herriko kale eta bazterrak girotu dituzte musika, koreografia eta mozorro ikusgarriekin. 

Aurrera jarraitzen du Inauteriaren festak Lasarte-Orian, gaueko ordu txikiak arte luzatuko dute askok. Hainbat irudi ari da uzten eguna, eta argazki galeria eta bideoteka honetan ari da biltzen Txintxarri.