Inauterien festak eztanda egin du!

Txintxarri Aldizkaria 2015eko otsailaren 14a

Larunbat goiza goibel samar joan zaigu lehen orduetan, baina aterguneak aprobetxatuz, bazter guztietatik atera dira pottokiak, txanogorritxuak, otsoak, veneziako gondoleroak, hamelingo txistulari eta saguak, Mazinger Z, Asterix eta Obelix... Lasarte-Oria Ipuin batean bezala ikusi dugula alegia, baina geuk kontatzea baino, zeuok ikustea hobe!

Horretarako, bideoteka eta argazki galeria bana prestatu ditugu, egunean zehar eta gauean ere bai, eguneratzen joango garenak. 

Arratsaldean, 17:00etan konpartsen desfilea egingo da Okendo plazatik hasita.

Eguraldi txarrari umore ona, ondo pasa!