430 gaztetxo egiten ari dira Eskola Kirola 2014-2015 sasoian

Txintxarri Aldizkaria 2015ko ots. 14a, 12:23

Atletismoa, erritmo kirolak, futbola, gimnastika, hastapen kirola, igeriketa, judoa, karatea, multikirola, natur ekintzak, pilota, saskibaloia eta tenisa. Iazko eskaintzari eutsi egin dio Ttakunek hamairu kirol hauekin. Esan bezala, denera 430 lagun dira kirol horietakoren bat egiten dutenak, modu honetara mailakatuta: Infantil eta kadete mailan 53 gazte, alebinetan 127, benjaminetan 138 eta aurrebenjaminetan 107.

Iñaki Aristondo Ttakuneko kidea eta Eskola Kiroleko arduraduna pozik da parte-hartze datuekin: “Gustura gaude. Aurten gainera aurrerapausoa eman dugu entrenatzaile eta begirale guztiei kontratua egin zaielako. Esfortzu handia eskatu du zentzu askotan eta alde ezberdinetatik. Gure helburu nagusia gaztetxoak euskara ahoan, kirola eginez gozatu dezaten da eta horretarako ari gara lanean”.

Ohi bezala, maiatzean emango zaie amaiera Eskola Kiroleko jardunaldiei, Michelinen ospatuko den festa handi batekin.