Joan den asteburuan Tolosan jokatu zuen ISUk, Eskolapioak kiroldegian. Garaipen garrantzitsua lortu zuen sailkapeneko azken tokian ageri den Hirukideren aurka, 2-4ko emaitzaz.
Eneko Molinaren mutilek kontrolpean izan zuten norgehiagoka uneoro eta Manex Lizarra, Unai Ituarte eta Lander Martinen (2) golekin, garaipen garrantzitsua eskuratu zuten sailkapenaren goikaldeari begira jartzeko.
Aste honetako neurketak bertan behera geratu dira futbol federazioen greba medio. Datorren jardunaldian, otsailaren 21ean, Allerru Jaizkibel Tabernaren aurka jokatu beharko dute, etxetik kanpo.