Asteburuko norgehiagokak bertan behera utzi ditu Euskadiko Futbol Federazioak

Txintxarri Aldizkaria 2015eko otsailaren 11

Kadeteetatik hasi eta Hirugarren Mailara arteko partidu guztiak eten ditu; jokatu egingo dira Eskola Kirolekoak eta Infantilenak. “Atzeratutako norgehiagokak” jokatzeko aukera ere eman du federazioak. Areto Futbol federatuko taldeek ere ez dute jardunaldirik izango; herriko txapelketako partiduak, berriz, ezarritako orduetan mantenduko dira.

“Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak sustatutako legedia” izan da grebarekin bat egiteko arrazoi nagusia, federazioak azaldu duenez. “Legediak futbol taldeak behartzen ditu parte hartzen duten pertsona guztiak kontratatzera eta Gizarte Segurantzan kotizatzera; onartuko balitz, talde asko desagertu egingo lirateke”.

Era berean, eskatu du “araudi propio eta zehatz bat” landu behar dela, afizionatu mailako futbolaren “ezaugarri bereziak” aintzat hartuta.

Grebarekin bat egin dute beste hainbat probintzietako federazioek ere: Herrialde Katalanetakoak, Kantabriakoak eta Errioxakoak, besteak beste.