“Igoera fasea jokatzeko lehian egoteko taldea daukagu”, dio Endika Marrahi taldeko jokalariak, “talde sortu berri honetan ikusi da zertarako gai izan gaitezken, baina ezin izan dugu lortu. Dena den, pozik egoteko moduko denboraldia burutzen ari gara jokalariak, eta orain garrantzitsuena irabaztea ez ezik, gozatzea da, gure artean gero eta gehiago ezagutu eta pixkanaka mailaz igotzeko”, adierazi du Ostadar SKTko saskibaloi alorraren arduradunak. Hurrengo faseko zozketa bihar egingo da, hamar talderekin: Zarautz, Ostadar SKT, Luberri, Askatuak Magikoak, Gamon, Añorga, AIB, Allerru B, Mutriku eta Askatuak C.