Palmaresari dagokionez hiriko hirugarren taldea da Bordarena, Steaua eta Dinamoren atzetik. Hiru Liga eta hamahiru Kopa ditu irabaziak klubak 92 urteko historian. Dena den, Errumaniako lehen mailara igo berria da aurten Rapid eta ataka estuan sartuta dago, hamazazpi partidu jokatuta sailkapenaren zuloan baitago 1923an Errumaniako trenbideetako langile batzuek sortutako taldea.
Ibilbide oparoa
Aurrez, 2004-2005 denboraldiaz geroztik Sansen, Real Unionen, Athletic Bn, Mirandesen, Huelvako Recreativon, Nikosiako Apoelen eta Tailandiako Muanthong Uniteden jokatu du lasarteoriatarrak. Orain, beste pausotxo bat eman nahi du bere futbol ibilbidean 1,89 metro luze den jokalariak.