Gai-zerrendea Fernando Escoriaza Larraya jaunaren zinegotzi karguaren jabetzearekin hasiko da.
Udal talde sozialistak aurkeztutako “Hondakinen tratamenduaren egoera”-ri buruzko mozioarekin emango zaio jarraipena saioari. Bozeramaileen Batzarrak aurrez onartua izanik, Udalbatzarrean tratatu ahal izateko “Euskal Herriko lagunak mendebaldeko Saharakoekin bat” eta “Erregistro Zibilen pribatizazioa”-ri buruzko mozioekin jarraituko dute eta Bilduren "Erraustegirik ez, organikoen birziklapena orain” mozioa izango da eguneko azken puntua.
Azkenik, herritarrek galdera eta erreguen txandan euren ekarpenak egiteko aukera izango dute.