Tximistarretako prozesua bihar amaituko da

Txintxarri Aldizkaria 2015eko otsailaren 6a

Alaitz Mendizabal Parte Hartze zinegotziak adierazi duenez, “luzea bezain polita” izan da Tximistarretako prozesua, “herritarrekin batera” egindakoa. Bihar amaituko da.

Prozesu “aberasgarri” horri “amaiera txukuna” emateko  ekitaldia antolatu dira biharko, 11:00etan hasita. BM supermerkatuaren ondoan egin dute hitzordua. Enbor bat jarriko da herritarrek euren aztarna utzi dezaten bertan eta umeen jokoak margotu ahalko dituzte guraso, heldu, gazte zein jubilatuek. Eguraldi hotzari aurre egiteko salda beroa eta pintxo batzuk ere prestatuko dituzte ekimenen antolatzaileek.